Martinez eta Fernandezek ez dute eramango bandera
OLINPISMOA. Iker Martinez eta Xabi Fernandez euskal estropadalariek uko egin diote Londresko Olinpiar Jokoetako inaugurazio ekitaldian Espainiako bandera eramateari. Batetik, Xabi Fernandezek mina du bizkarrean. Eta bestetik, bela lehiaketa buru-belarri ari dira prestatzen Weymouthen (Ingalaterra). Pau Gasolek ordezkatuko du azkenean Rafa Nadal.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu