Martinez Irujo, Euskadi Irratia Sariko onena
ESKU-HUSKA. Juan Martinez Irujo izan da bosgarren jardunaldian Euskadi Irratia Sariko pilotaririk onena. Aurrelariak 60 puntu lortu zituen, eta Oinatz Bengoetxeak 59. Sailkapen nagusian Iñigo Pascualek jarraitzen du lehen postuan, 209 punturekin, baina asko gerturatu zaio Aimar Olaizola; goizuetarrak 199 puntu dauzka orain. Abel Barriola dago hirugarren postuan, 198 punturekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu