Pilota /Andre Maria Zuriaren torneoa

Martinez Irujok eta Belokik elkarren kontra jokatuko dute, txapelketan ez bezala

Buruz buruko txapelketan jokatzerik izan ez zen partida Gasteizen jokatuko da, ondo bidean. Juan Martinez Irujo eta Ruben Beloki elkarren kontra. Izan ere, orduan lesionatu egin zen Beloki, eta ez zuen jokatzerik izan. Jendea gogoz gelditu zen. Horretaz gain, Asegarcek bi bikote eta Aspek beste bi jarrita txapelketa egingo dute. Datorren ostegunean hasiko da txapelketa. Bikote hauek izango dira: Titin eta Paskual, Olaizola I eta Zearraren, Olaizola II eta Patxi Ruiz, Xala eta Lasa III.

2004ko uztailaren 29a
16:48
Entzun
Titin eta Paskualek ostegunean (abuztuak 5) jokatuko dute 22:00etan Olaizola Iaren eta Zearraren kontra. Ostiralean (abuztuak 6), ordu berean Olaizola II eta Patxi Ruiz arituko dira Xala eta Lasa IIIaren aurka.

Larunbatean (abuztuak 7) arratsaldeko bostetan hirugarren eta laugarren lekuak erabakitzeko partida jokatuko da. Hilaren bederatzi astelehenean, berriz, finala jokatuko dute.

Martinez Irujok eta Belokik igandean (abuztuak 8) jokatuko dute, arratsaldeko bostetan. Partida horrek ikusmin handia sortuko du, seguru.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.