Tiger Woods (Ameriketako Estatu Batuak, 1975) Augustako Mastersean itzuliko da golfean jokatzera, gaur berak iragarri duenez. Apirilaren 5etik 11ra artean izango da Grand Slameko AEBetako torneo hori. Arazo pertsonalengatik lehiaketa uzteko erabakia hartu zuen duela hilabete batzuk Woodsek -sexuarekiko menpekotasuna izan du, besteak beste-. Hain zuzen, 2009ko azaroaren 27an auto istripua izan zuen eta orduan hasi ziren publiko egiten haren arazoak; abenduaren 11n jakinarazi zuen aldi baterako erretiroa hartzea erabaki zuela.
"Mastersean irabazi nuen Grand Slameko nire lehen torneoa [1997an]. Golfetik kanpo aro luze eta beharrezkoa egin ondotik, nire denboraldia Augustan hasteko pronto nagoela sentitzen dut", adierazi du jokalariak ohar baten bidez.
Inoiz izandako jokalari onenetakoa da Woods, hamalau torneo handi irabazi dituelako. Jack Nicklaus du aurretik atal horretan -hemezortzi ditu honek-, baina dagoeneko erretiratuta dago.
golfa
Mastersean itzuliko da Tiger Woods, apirilaren 5ean
Munduko jokalaririk onena arazo pertsonalengatik erretiratuta egon da abendutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu