Miramas eta Montpellier artean egin da gaur Frantziako Tourreko 13. etapa. 173 kilometroko ibilbidea egin behar izan dute txirrindulariek. Etapak ez zeukan zailtasun berezirik.
Lehenengo kilometroetan bost txirrindularik ihes egin dute pelotoitik. Juan Antonio Flecha (Fassa Bortolo), Christopher Horner (Saunier Duval), Thomas Voeckler (Bouygues Telecom), Carlos da Cruz (Francais des Jeux) eta Ludavia Turpin (AG2R) izan dira taldea osatu dutenak.
Ihesaldiak luze jo du, eta helmugarako 10 kilometro baino gutxiago geratzen zirela pelotoiak irentsi du. Irentsi aurretik, Cofidis taldeko Sylvain Chavanelek ihes egin du talde handitik, eta iheslariekin bat egin du. Baina berriro jo du erasoa, eta bere atzetik Saunier Duval taldeko Christopher Horner joan da. Biek batera egin dituzte azken kilometroak. Bazirudien helmugara batera iritsiko zirela baina ez dira oso azkar ibili, eta pelotoiak irentsi ditu. Esprintean, Robbie McEwenek ez du barkatu.
Alejandro Valverde Illes Balearseko txirrindulariak agur esan dio Tourrari arazo fisikoak direla-eta.
Bihar Pirinioetara hurbilduko da pelotoia. Agde eta Ax-3-Domaines artean egingo da etapa. Port de Pailheres (kategoria berezia) eta Ax 3 Domaines (1. maila) mendate gogorrak igo beharko dituzte txirrindulariek.
Frantziako Tourra
McEwen eta bere gaiztakeriak
Frantziako Tourrean, Miramas eta Montpellier arteko etapan Robbie McEwen (Davitamon Lotto) izan da azkarrena. Lasterketan bost txirrindulariz osatutako ihesaldi bat egin da. Azken kilometroetan Christopher Horner (Saunier Duval) eta Sylvain Chavanel (Cofidis) jarri dira lasterketa buruan, baina helmugarako 200 metro geratzen zirela pelotoiak irentsi ditu. McEwenek ez du barkatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu