Gaur abiatuako da Italiako Giroa, 6,9 kilometro erlojupeko aitzineko etaparekin. Dagoeneko badu lehen irabazlea, eta, halaber, lehen liderra: Fdjeux.com taldeko McGee izan da bizkorrena: zortzi minutu eta 30 segundotan egin du proba.
Nolanahi ere, Gilberto Simoni da Giroa irabazteko faboritoa; izan ere, igotzaileentzako ibilbide aproposa da aurtengoa, eta lasterketan abiatu diren 169 txirrindularien artean, itxura batean, bera da igotzailerik onena. Gainera, iaz berak irabazi zuen Giroa eta 2001ean ere bai.
Lau euskaldun lehiatuko dira aurtengo Giroan: Lampre taldeko Patxi Vila, Juanma Garate eta Igor Astarloa, eta Chocolades Jacqueseko Andoni Aranaga.
Italiako Giroa
McGee irabazle aitzineko etapan
Fdjeux.com taldeko Bradley McGee txirrindulariak irabazi du Italiako Giroko aitzineko etapa. Erlojupeko proba izan da, 6,9 kilometrokoa, eta zortzi minutu eta hogeita hamar segundota bete du ibilbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu