Kolpea hartu zuen McLaren taldeak atzo 1 Formularen denboraldiko azken proban, Brasilen, ez Lewis Hamiltonek, ez Fernando Alonsok ez zutelako irabazi titulua, atzora arte lehen bi sailkatuak izan arren. Ferrariko gidari batek eskuratu du titulua: Kimi Raikkonenek. McLarenek, baina, ez du galdutzat eman garaipena, eta helegitea sartuko du.
Hain zuzen, BMW Sauber eta Williams taldeek erregaiarekin hartutako erabaki baten kontra egingo du McLarenek. Robert Kubica eta Nick Heidfeld BMV Sauberreko gidariek bosgarren eta seigarren bukatu zuten, eta Nico Rosberg Williamsekoak laugarren. Helegitearen ondorioz hiru horiek kanporatuko balituzte, Hamiltonek laugarren bukatuko luke atzoko proban, eta beretzat litzateke titulua.
110 punturekin bukatu du Raikkonenek, eta 109rekin Hamiltonek eta Alonsok. Raikkonenek berak irabazi zuen atzo, Alonso hirugarren izan zen eta Hamilton zazpigarren.
1 Formula
McLarenek helegitea sartuko du
Raikkonen Ferrari taldeko gidariak irabazi zuen atzo titulua. BMW Sauber eta Williams taldeen kontrako helegiteak aurrera irtengo balu, Hamilton litzateke irabazle.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu