1 Formula

McLarenek Los Arcoseko zirkuituan ibili du estrainekoz 1 Formularako auto berria

Fernando Alonso pilotuak MCL33 autoa probatu du Nafarroako zirkuituan.

1 Formularko MCL33 autoa probatu du estrainekoz McLarenek Los Arcoseko zirkuituan (Nafarroa). MCLAREN
2018ko otsailaren 23a
18:26
Entzun

McLarenek 1 Formularen hurrengo denboraldirako auto berria probatu ahal izan du zirkuitu batean, lehenengoz, eta Nafarroako Los Arcos aukeratu du horretarako.

Fernando Alonso pilotuak gidatu du taldearen ibilgailua. McLarenek auto berriaren irudiak zabaldu ditu, zaleekin partekatzeko.

Lehen proba horretan, gehienez ere ehun kilometro egiteko aukera izan du McLarenek. Auto berriaren errendimenduari buruzko odorioak ateratzen saiatuko dira Los Arcosen ikusitakotik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.