Medinak eta Osasunak kontratua eten dute
FUTBOLA. Nico Medina jada ez da Osasunako jokalaria. Erdilari txiletarrak eta Iruñeko taldeak akordioa lortu zuten atzo sasoiaren amaieran amaitzen zitzaion kontratua bertan behera uzteko. Medinak Bulgarian jokatuko du, Akademik Sofian. Osasunak 400.000 euro ordaindu zituen harengatik orain lau urte, baina ez du inoiz partida ofizialik jokatu lehen taldearekin. Eibarren, Huescan eta Castellok aritu da utzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu