Meirak miraria beharko du

Pasai Donibane eta Astillero sailkatu dira lehen bi postuetan igoerako kanporaketako lehen jardunaldian

Aitor Manterola Garate.
2009ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Sekulako handiren bat gertatzen ez bada, Pasai Donibane eta Astillero San Miguel ligan ariko dira datorren urtean. Meirak oso aukera gutxi dauzka onenen artean beste urtebetez jarraitzeko. Atzo jokatu zen igoera kanporaketako lehen jardunaldia, Bermeon. Erlojuaren aurka jardun zuten hiru traineruek, eta pasaitarrak izan ziren azkarrenak, lehen ziabogan azkena izan arren. Lau ehuneneko atera zizkioten Astillerori. Meira oso urruti gelditu zen, hogei segundora.

Astillerok ez irabaztea ezustekoa izan zen. Kiniela guztietan kantabriarrak jotzen zituzten garaile, eta pasaitarrak atzetik, bigarren postuan. Baina alderantzizkoa gertatu zen, eta horri esker, ia-ia ziurtuta daukate igoera pasaitarrek. Baita Astillerok ere, nahikoa duelako gaur, Bilbon, bigarren jardunaldian (12:00etan), Meiraren aurretik sailkatzea.



Sailkapena

IGOERA KANPORAKETA (1)

1. Pasai Donibane 21.25,88

2. Astillero 21.25,92

3. Meira 21.45,26
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.