Txirrindularitza

Mendiko lehen etapan, Emma Pooley

Etapa hastearekin batera erasoa jo, eta garaipen handia lortu du Lottoko txirrindulari britainiarrak, Giroko seigarren etapan. Marianne Vosek (Rabobank) jarraitzen du lider.

Emma Pooleyk irabazi du Giroko seigarren etapa. GIROROSA
unai zubeldia
2014ko uztailaren 10a
15:20
Entzun

Ez Marianne Vos eta ez Rabobank. Eta hori bada nahikoa albiste. Emma Pooleyk (Lotto) irabazi du Giroko seigarren etapa, oso urrutitik erasoa jo, iheskide guztiak atzean utzi, eta, estu eta larri, bakar-bakarrik helmugaratuta. Giro hasiera tristea egin du britainiarrak, eta konfiantza indartzeko garaipen handia da gaurkoa. Behin Carbonai mendate gogorra igarota, Rabobank saiatu da Pooleyren ahalegina ezerezean uzten, baina ihesaldi bikaina dotore biribildu du Lottoko txirrindulariak. Anna Van der Breggen, Marianne Vos eta Pauline Ferrand-Prevot, Rabobankeko hirukoa, helmugaratu da Pooleyren atzetik.

Aprican hasi eta Chiavennan amaitu, zazpigarren etapa jokatuko da bihar, 91,8 kilometrokoa. Ihesaldietarako aproposa izan daiteke eguna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.