Mendilibar izango da agian Camachoren ordezkoa
OSASUNA. Baliteke Jose Luis Mendilibar Osasunaren aulkian esertzea hurrengo sasoian. Iruñeko taldeko zuzendaritzak erabakita omen dauka jada ez diola kontratua berrituko Jose Antonio Camachori, eta Zaldibarko entrenatzailea da Camacho ordezkatzeko hautagai nagusia. Mendilibarrek urtebete darama talderik entrenatu gabe, iazko otsailetik, Valladolidek kargutik kendu zuenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu