Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak lehen entrenamendua egin du gaur goizean Osasunarekin. Ikusmin handia piztu du bizkaitarrak Iruñean. Ordu eta erdiko lan saioa izan da, eta jokalariek baloia ukitu eta partida txikiak jokatu dituzte.
Arratsaldean berriro entrenatuko da Osasuna. Carlos Aranda lan saio horretan ariko da taldekideekin berriro. Miguel Flañok min hartu du goizekoan, baina aste honetan partida bateko zigorra betetzekoa denez, ez du lesioak deialdian eragingo.
Futbola
Mendilibarrek egin du lehen lan saioa Osasunarekin
Ikuskizun handia izan da bizkaitarraren lehen entrenameduan, Taxoaren. Arratsaldean beste bat egingo dute, 17:30ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu