Piraguismoa

"Mentalki nekatuta" egoteagatik erretiratu egin da Oier Aizpurua

Bost aldiz izan da munduko txapeldun.

Urola Kostako Hitza
2008ko urriaren 22a
14:29
Entzun
Piraguismoa utziko du Oier Aizpuruak (Zumaia, Gipuzkoa; 1978), eta hala jakinarazi du gaur goizean Donostian emandako prentsaurrekoan. Kirol hori "gozatzeko" egin izan du beti eta, haren esanetan, argi zuen "gozatzeari utzitakoan erretiratu" egingo zela. Hala egitea erabaki du, "psikologikoki nekatuta" dagoelako.

Aurten Espainiako hautatzailearekin arazoak izan ditu eta Mundialean parte ez hartzea erabaki du, baina ez da hori izan erabakia hartzeko arrazoi nagusia: "Fisikoki ongi nago eta beste urte batzuetan jarrai nezake, baina mentalki nekatuta nago eta ondo pentsatutako erabakia izan da".

Harekin izan dira K-2 modalitatean hainbat urtez bere kide izan dena -Manolo Bustos espainiarra- eta bere emaztea, besteak beste.

Aizpurua bost bider izan da munduko txapeldun -lautan Bustosekin K2 modalitatean; beste aldian K4an-, eta beste hainbat domina ere irabazi du urte hauetan guztietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.