Miarritze ezin da esku-hutsik itzuli Perpinyatik

Lapurdiko taldeak derrigor irabazi behar du gaur, jaisteko postutik irten eta aurkari zuzen bat zulora eramateko

Erredakzioa
Baiona
2012ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Top14an huts gehiago egiteko tarterik gabe geratzen ari da Miarritze. Lapurdiko kostaldea azken-aurrena da liga erregularra amaitzeko bederatzi partiden faltan, hau da, Top14a gaur amaituko balitz, Miarritze mailaz jaitsiko litzateke.

Egoera larria da, are gehiago xuri-gorriek daramaten ibilia aintzat hartuz gero. Ezinean ari dira denboraldia hasi zenetik, eta gutxitan erakutsi dute suspertzeko ahalmenik. Ez da harritzekoa, beraz, Agilera aldean kezka handitzen joatea egunetik egunera. Sasoi hasieran pentsaezina zirudiena errealitate bilakatzekotan da, maila galtzea, alegia.

Zorionez, ez da dena amaitu, eta Miarritzek badu oraindik aukera suspertzeko. Hori bai, lehenbailehen egin behar du, berandu izan baino lehen. Eta hasi nahi duen gorako bide horretan lehen urratsa egin dezake gaur iluntzean Perpinyan (Herrialde Katalanak). Irabaziz gero, bi helburu lortuko lituzke: batetik, jaitsieratik irtetea, eta bestetik, aurkari zuzen bat zulora eramatea. Izan ere, Perpinya da Miarritzek aurretik duen lehen taldea, bi puntu gehiagorekin. 20:45ean hasiko da lehia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.