Partida trabatua izan da Bathen kontrakoa. Entsegu bakar bat ez dute egin bi taldeek, eta Yachviliren ostikoek eman diote sailkapena Miarritzeri. Final-laurdenetakoa bezala, finalerdietako partida Donostian jokatu da eta goiz-goizetik giro paregabea izan da.
Beste finalerdia bihar jokatuko dute Leinsterrek eta Munsterrek.
Errugbia
Miarritze, Heineken Kopako finalean
Lehen aldiz Miarritzek Heineken Kopako finala jokatuko du aurten. 18-9 irabazi zion atzo finalerdietan Bath Ingalaterrako taldeari, eta maiatzaren 20an Cardiffen (Gales) titulua izango du jokoan. Aspalditik ari da gora egiten Lapurdiko taldea, baina zalantzarik gabe egun horretan joko du goia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu