errugbia

Miarritze, Heineken Kopako finalera

18-7 irabazi dio Anoetan Munsterri. Tolosa izango du aurkari Europako txapelketa nagusiko finalean, maiatzaren 22an, Parisen.

2010eko maiatzaren 2a
13:18
Entzun
Heineken Kopako finalean izango da berriz ere Miarritze, atzo Donostian, Anoeta estadioan, Munsterri (Irlanda) 18-7 irabazi eta taldekako Europako txapelketa nagusiko titulua jokatzeko txartela lortu baitzuen. Bigarren finala izango du.

Markagailua: 0-5, 0-7, 3-7 (lehen zatia), 9-7, 12-7, 15-7, 18-7.

Ez zen nolanahiko kontrarioa Munster, berak eskuratu baitzuen 2006an eta 2008an Heineken Kopa. 2006ko hartan, hain zuzen, irlandarrek Miarritze izan zuten finaleko aurkari. Honek gaur hirugarren aldiz jokatu du Europako txapelketako finalerdia.

Miarritzek finala maiatzaren 22an jokatuko du, Parisen, Tolosaren (Okzitania, Frantzia) aurka. Leinsterri nagusitu zaio finalerdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.