Miarritze nagusitu da gaur Baionaren aurkako derbian Donostian, Anoeta estadioan: 12-6. Top14ko seigarren jardunaldiko partida jokatu dute, eta atsedenera seina heldu dira.
Errugbiaren zaleek erantzun bikaina eman dute, 29.000 lagun izan direlako partida jarraitzen. Estadioa, beraz, ia bete egin da, gehienez 32.000 lagun sartzen direlako.
Miarritzek orain hamabost puntu ditu, Baionak 11.
errugbia
Miarritze irabazle Donostian, 29.000 jarraitzaileren aitzinean
Baionak ezin izan dio bigarren zatian aurkariari eutsi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu