Miarritzek eta Baionak Donostiako Anoeta estadioan jokatu dute gaur Top14 Ligako derbia. Giro paregabea izan da bi taldeen jarraitzaileen artean, baina zelaian miarriztarrak izan dira nagusi. Hasiera hasieratik aurreratu dira markagailuan, eta hiru entsegurekin, transformaketa banarekin eta drop batekin 27-10 jarri da partida. Baionak lehen minutu horiekin entsegu bat, transformaketa bat eta drop bat egin ditu.
Hasierako kolpe hori moteldu egin bada ere, lehen zatia 34-10 amaitu da. Bigarrenean Yachviliren bi zigor kolperekin iritsi da partida 40-10ekora.