Top 16ko 22. jardunaldia jokatuko da etzi. Miarritzek aukera ukanen du Tolosari ordainekoa emateko eta lider jartzeko, etzi (15:00). Izan ere, lapurtarrek sasoiko partidarik onenetakoa burutu zuten joanekoan, eta hondarrean galdu zuten (26-25). Bi taldeak 68na punturekin dira sailkapenean, bigarren eta hirugarren, Bourgoinekin berdinduta. Stade Français da lider (69 p.). Stadek Perpinya hartuko du (bihar) eta Bourgoinek Castresen jokatuko du. Beraz, lehen postuetan direnen arteko lehia izango da.
Miarritzen, Gaitan eta Aranburu ondoan ariko dira, eta, Betsen, Hariñordoki eta Yachvili hasieratik ariko dira; ez, ordea, Traille. Baionak Agenen jokatuko du etzi (19:30). Baionarrak ongi entrenatu dira, Miarritzeren aurka galdu arren. Litekeena da Massabeau zigortua izatea, eta hori da kezka handiena. Bestalde, Tomuli hutsune izango da.
ERRUGBIA
Miarritzeren erronka, lehen postua
Tolosaren aurka ariko da etzi, Aguileran, eta Stade Françaisek Perpinya hartuko du bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu