Michael Phelps (Ameriketako Estatu Batuak) ari da Pekingo Olinpiar Jokoetarako motorrak berotzen, eta sasoian dagoela erakutsi du gaur ere, munduko beste marka bat hautsi baitu: bakarkako 200 metro estiloetakoa. 1:54.98koa zen aurreko marka -berak egina- eta 1:54.80 egin du gaur, Olinpiar Jokoetarako AEBetako kanporaketetan. Aste honetan beste marka bat apurtu du.
Jokoetan -abuztuan izango dira- zortzi probatan irteteko asmoa du Phelpsek, Mark Spitz herrikidearen balentria hausteko. Hain zuzen, Spitzek 1972an Municheko Olinpiar Jokoetan urrezko zazpi domina irabazi zituen.
Igeriketa
Michael Phelpsek munduko beste marka bat hautsi du
Pekingo Olinpiar Jokoetan urrezko zortzi domina irabazi nahi ditu. Gaur 200 metro estiloetako errekorra egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu