Kirola

Mick Fanning surflaria onik atera da Hegoafrikako txapelketa batean marrazo batek egin dion erasotik

Antolatzaileek txapelketa grabatzeko kamerekin jaso dituzte erasoaren irudiak. Surflaria onik dago.  [YouTube]https://youtu.be/xrt27dZ7DOA[/YouTube]

2015eko uztailaren 20a
14:40
Entzun

Irudiek ez dute zalantzarako tarterik uzten. Ozta-ozta egin ahal izan du ihes Mick Fanning australiarrak marrazoaren erasotik, eta gutxigatik dago bizirik. 2007an ASP World Tourreko txapeldun izandakoari marrazo batek eraso dio Hegoafrikako Jefrrey's Bay-ko txapelketaren finalerdietan, olatu baten zai zegoela, eta ikusleek zuzenean ikusi dute.

Une estuak bizi izan dira. Kamerek zuzenean jaso dute erasoa, eta berehala marrazoen alerta hotsa zabaldu da. "Lasai-lasai nengoen eserita, eta nabaritu dut zerbaitek tira egiten zuela hankan lotua nuen sokatik. Berehala salto egin dut. Oholean mantendu naiz marrazoak jotzen zuen bitartean. Hegal bat soilik ikusi ahal izan diot. Kosk noiz egingo zain nengoen, bizkarrean jo dudan arte", esan du Fanningkek. 

Surf proba hori munduko txapelketako egutegian dago, eta finalerdietan ari zen lehiatzen Fanning. Antolatzaileek ohar batean esan dute psikikoki ere onik dagoela surflaria, eta larrialdi zerbitzuen azkartasuna nabarmendu dute. Berehala hurbildu ziren uretan ziren bi surflariengana, eta handik atera zituzten. J-Bay proba bertan behera geratu zen erasoaren ostean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.