Miguel Indurain Sari Nagusia jokatuko da gaur
TXIRRINDULARITZA. Astelehenetik aurrera Euskal Herriko Itzulian ariko diren txirrindulari askok parte hartuko dute gaur Miguel Indurain Sari Nagusian: Joaquim Rodriguezek (Katuxa), Samuel Sanchezek (Euskaltel-Euskadi) eta Schleck anaiek (Leopard-Trek), besteak beste. 179,3 kilometro ditu probako ibilbideak, eta Puyko Basilikarako aldapetan erabakiko da lasterketako irabazlea nor den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu