Futbola

Mikel Arteta da Arsenaleko entrenatzaile berria

Hiru urte eta erdiko kontratua sinatu du. Jokalari gisa bost denboraldiz aritu zen Arsenalen.

Mikel Arteta, Arsenaleko kamiseta eskuetan duela. @ARSENAL
2019ko abenduaren 20a
20:59
Entzun

Mikel Arteta Arsenalera itzuli da; oraingoan, entrenatzaile. Hiru urte eta erdiko kontratua sinatu du taldearekin. Freddie Ljunberg ordezkatuko du Artetak. Hura behin-behinean egon da karguan, Unai Emery kaleratu zutenetik; emaitza txarren ondorioz. Beraz, Manchester Cityko bigarren entrenatzaile postua utzi du Londreserako bidea hartzeko.

Taldea ondo ezagutzen du Artetak, 2011 eta 2016 urteen artean jokalari gisa aritu baitzen han. Londresko taldearen kapitain izatera ere iritsi zen. "Ohore handia da. Arsenal munduko talderik handienetako bat da", adierazi du taldeak zabalduriko komunikatu batean. Horrez gain, tituluak irabazteko borrokan sartzearen beharra azpimarratu du: "Lan handia dugu aurretik, baina lortzeko konfiantza osoa dut". Entrenatzaile berriak Arsenaleko jokalarien "talentua" goraipatu du, eta jokalari gazteen belaunaldi berria nabarmendu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.