Mikel Arteta donostiarrak Arsenal taldean jokatuko du. Bart itxi du UEFAk udan fitxaketak egiteko epea, eta beste hainbatek egin duten batera Londresko taldeak Arteta fitxatu du azken unean. Cesc Fabregas kataluniarraren lekua beteko du Artetak, eta denboraldi hasiera txarra bideratzeko ardura izango du
Euskal taldeetan ere izan da azken unean mugitu direnak. Ruperrek eta Vadoczek Osasuna utzi dute; lehenengoak Elxen jokatuko du. Realak, berriz, ez du azken orduan aurrelaririk fitxatu, nahiz eta azken egunetan aukera hori aztertu duen. Athleticen geratuko dira azkenik Bielsak hasiera batean baztertutako lau jokalariak.