Mikel Gonzalezek 2017ra arte luzatu du kontratua Realarekin

2012ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Mikel Gonzalezek beste lau urterako luzatu du lan hitzarmena Realarekin, eta, beraz, 2017. urteko ekainera arte gutxienez elastiko txuri-urdinarekin ariko da. Aurtengo denboraldian Zurutuza, Elustondo, Agirretxe eta Xabi Prieto lotu ditu Realak, eta, orain, baita Gonzalez ere. Mikel Aranburu da taldeko jokalari bakarra kontratua aurten bukatuko zaiona, eta haren esku dago Realean jarraitu edo ez.

Gonzalezek 2005ean egin zuen debuta lehen taldearekin, eta 5-2 galdu zuen Mallorcan. Ordutik, ordea, maila ona erakutsi du, eta, egun, Philippe Montanierrentzat ordezkatu ezin den jokalaria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.