Mikel Landak esan du egin dituela «etxeko lanak»
TXIRRINDULARITZA. Burgosko Itzulian irabazi zuen joan den astean Mikel Landa Euskaltel-Euskadikoak profesionaletan irabazi duen lehen etapa. Behin hasita, itzuliko etapa nagusia irabazi zuen, Neilako gainean. Azken urteetan egindako lanaren saria dela esan zuen atzo, eta, hura irabazita, bete duela denboraldi honetako bere helburua. Profesionaletan egindako lehen urtea «gogorra» izan dela aitortu zuen atzo, baina «etxeko lanak» egin dituela eta lasaiago aritzeko modua izango duela aurrerantzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu