Mikel Landak (Astana) Trentinoko Giroko laugarren, eta azken etapa irabazi du. Arabarra bakarrik sartu da Monte Bondone maila bereziko mendateko helmugan, eta hamar segundoko aldea atera dio Louis Meintjesi (MTN). Garaipen honi esker Landak hamargarren bukatu sailkapen nagusian. Itzuliko irabazlea, aldiz, Cadel Evans (BMC) izan da.
Euskal Herriko Itzulian espero zuen sasoi puntua pixka bat beranduago iritsi zaio Landari, eta erakustaldia emanda irabazi du. Monte Bodone sona handiko mendatea da Italian eta tropeletik jauz egin eta gorako bidean iheslariakharrapatuz irabazi du. UCI World Tourreko proba ez izan arren, euskal txirrindulariek sasoi honetan lortzen duten nazioarteko mailako lehen garaipena da.