Pilota

Mikel Olaetxea txapeldun Bigarren Mailako lau t'erdikoan

22-21 hartu du mendean Aratz Mendizabal, Tolosan.

2008ko abenduaren 13a
18:56
Entzun
Mikel Olaetxea da Bigarren Mailako lau t'erdiko Txapelketako txapeldun berria, gaurko finalean Aratz Mendizabal irabazi ostean. Ozta-ozta hartu du mendean: 22-21. Tolosan jokatu dute finala, Beotibar pilotalekuan; giro bikaina izan da.

Oso partida berdindua izan da hasieratik bukaeraraino. Olaetxea erasoan asko aritu da, Mendizabal defentsan. Azken honek 12-16 aurretik jartzea lortu du, baina huts batzuk egin ditu ondoren, eta Olaetxean ondo baliatu du.

Mendizabalek duela bi urte irabazi zuen txapelketa hori.

Txapela ez ezik, hurrengo urtean Lehen Mailako lau t'erdiko Txapelketan jokatzeko txartela ere lortu du Olaetxeak.

Lehen Mailako finala joan den igandean jokatu zuten, eta Aimar Olaizola izan zen garailea Juan Martinez Irujoren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.