PILOTA

Mikel Urrutikoetxea finalera

Txapeldunak oso erraz irabazi dio Jokin Altunari Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Banakako Txapelketako lehen finalerdian (22-6).

jarraia122826.jpg
2016ko maiatzaren 14a
18:38
Entzun

Zaratamoko (Bizkaia) aurrelariak pronostikoak bete ditu, eta Amezketako (Gipuzkoa) aurrelaria kanporatu du. Altuna III.ak ondo ekin dio partidari, eta 2-1 aurreratu da, baina berehala hasi da indarrean Urrutikoetxea, eta ziztu bizian joan da 22. tantora. Bizkaitarrak, beraz, aukera izango du bigarren urtez jarraian txapela janzteko. Hori lortuta, handia egingo luke, jokatu diren azken lau txapelketa nagusiak irabaziko bailituzke. Horretarako, Oinatz Bengoetxea edo Iker Irribarria gainditu beharko du finalean bi aste barru, Bilbon. Leitzarrak eta aramarrak bihar jokatuko dute beste finalerdia, Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa). 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.