Txirrindularitza
Mikel Zarrabeitiak txirrindularitza uztea erabaki du
Mikel Zarrabeitia korredore bizkaitarrak txirrindularitza behin betiko uztea erabaki du. Zarrabeitiak berak agertu duenez, azken hilabeteetan ezin sendatuta dabilkien lesioa dela medio hartu du erabaki hori, hain zuzen ere, lasterketetan ibiltzeko moduan jartzeko itxaropenik ez diotelako ematen medikuek.
1970ean jaio zen Zarrabeitia Abadiñon (Bizkaia), eta 1991an egin zuen profesionaletarako jauzia. Besteak beste, Banesto eta Once-Eroski taldeetan ibilitakoa da, eta garaipen handiak lortu izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu