Kanporaketa estua espero zen, baina Milanek hasterako utzi du erabakita Arsenalen aurkako Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketa (4-0). Boatengek sartu zuen 1-0ekoa, 15. minutuan; Robinhok sartu zituen hurrengo bi golak, 38. eta 49. minutuetan, eta Ibrahimotxek laugarrena, 79. minutuan, penaltiz.
Zenitek eta Benficak, berriz, partida beroa jokatu zuten zero azpitik 13 gradu izan arren. Maxi Pereirak lortu zuen 0-1ekoa, 20. minutuan; Xirokovek berdindu zuen 27.ean; Semak jarri zituen etxekoak aurretik, 71.ean. Eta bi gol iritsi ziren amaieran. Benficak 88. minutuan sartu zuen binakoa, eta Xirokovek 89.ean 3-2koa.
Milanek astindu handia eman dio Arsenali (4-0)
Boateng, Robinho (2) eta Ibrahimovitxen golekin, Txapeldunen Ligarako hautagaitza aurkeztu dute italiarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu