Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketen itzuliko partidak gaur hasiko dira. Arsenalek Milan hartuko du, Londresko Emirates estadioan, «miraria» egin eta joaneko 0-4koari buelta emateko asmoz. Benficak, berriz, San Petersburgoko Zenit hartuko du, Lisboako Da Luz estadioan. Errusiako taldeak gol bateko abantaila du (3-2).
«Ezinezkoa egingarri bihurtu», hala laburbildu du Arsene Wengerrek gaurko partida. Emaitza gutxi ez balitz bezala, Milan sasoi bikainean dago egunotan, eta 4-0 irabazi zuen ligako azken partida. Arsenali dagokionez, Artetak ezingo du jokatu, ligako azken partidan kolpe gogor bat hartu zuelako.
Benficak ere hutsune garrantzitsuak izango ditu Zeniti aurre egiteko, Garay erdiko atzelariak eta Aimar aurrelariak, taldeko izarretako bi, ezingo dutelako jokatu. Lisboako taldea, gainera, ez dago oso garai onean, eta lehen faseko ezusteetako bat izan arren, otsaila ez da gozoa izan. Zeniti dagokionez, Arxavin iritsi berriak ezin du parte hartu Txapeldunen Ligan.
Milanek ez du ustekabekorik nahi, eta onenekin ariko da Londresen
Benficak hutsune garrantzitsuak izango ditu Zeniten aurkako Txapeldunen Ligako kanporaketa zuzentzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu