Mindegiak Munduko Txapelketan joka dezake

2010eko abenduaren 26a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Valerio Rivera Espainiako selekzioko hautatzaileak Niko Mindegia San Antonioko erdiko doneztebearra deitu du urtarrilaren 13an Suedian hasiko den Munduko Txapelketa prestatzeko egonaldira. Raul eta Alberto Entrerrios jokalari espainiarrak min hartuta daude, eta, badaezpada, Antonio Garcia kataluniarra eta Mindegia deitu ditu Riverak. Entrerrios anaiak osatzen ez badira, Mindegia Munduko Txapelketan ariko da estreinakoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.