Txirrindularitza

Mont Ventoux, Tourra bukatu bezperan

Uztailaren 4an hasiko da 2009ko Frantziako Tourra. Bukatu, hil bereko 26an. Bakarkako erlojupekoan kilometro gutxiago izango dituzte, eta mendian bukatutako etapa bat gutxiago ere bai.

2008ko urriaren 22a
14:48
Entzun
Gaur aurkeztu dute Parisen 2009ko Frantziako Tourra, eta badu berritasun nabarmen bat: itzulia bukatu bezperan Mont Ventoux mendi ezagunean amaituko da etapa. Beste urteetan erlojupekoa jarri izan dute.

Beste bi datu esanguratsu: bakarkako erlojupekoan ohi baino kilometro gutxiago edukiko dituzte -aurreneko etapan hamabost eta 18. etapan 40; taldeka 38 edukiko dituzte laugarrenean-, eta, mendiko etapei dagokienez, azkeneko hiru urteetan izan direnean aldean, 2009an bat gutxiago bukatuko da gainean.

Uztailaren 4an hasiko da Tourra, Monakon, eta, ohi bezala, Parisen amaituko da, uztailaren 26an.

Euskal Herritik gertuen izango den etapa 9.a izango da, uztailaren 12an: Saint Gaundens-Tarbes.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.