Montoya joan da, baina zalantzak ez

Bi Ferrariek egin dituzte denbora onenak Frantziako Sari Nagusiko entrenamenduetan

Laurentzi Garmendia
2006ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Juan Pablo Montoyak beti harrotu izan du hauts ugari 1 Formulan; iritsi berritatik, gainera. Williamsek eman zion aukera, duela bost urte, Villeneuverekin izandako esperientzia positiboa errepikatzekoasmoz. Egitasmo hark, baina, ez zuen aurrekoaren arrakastarik lortu, eta Williams-Montoya harremana gaiztotu egin zen erabat.Duela bi urteko Frantziko Sari Nagusian, hain justu.

Inor gutxik ulertu zuen McLarenera joateko erabakia, kolonbiarraren ezaugarriak ez baitatoz bat Ron Dennisek zuzentzen duen auto taldearen ezaugarriekin. Hala ere, Dennisek helburu argia zuen, eta hori Montoya kontrolatu ahal izatea zen, bere ustez Williamsek horretan egin zuelako huts. Talde buruaren ahaleginak, baina, ez ziren nahikoa izan; Montoya baretzea lortu bazuten ere, pilotu kolonbiarrak makina bat arazo sortu baitio taldeari.

McLaren taldeak gidaria babestu duen arren, Montoyaren irabatzeko grinak behera egin du urtero. Iaz Monakon, Kanadan eta Katalunian huts sonatuak egin zituen --lesio misteriotsua alde batera utzita-, eta aurten ere bide berari eutsi dio; okerrera eginez, gainera. Ron Dennisen apustu ausarta ez da berak uste bezala atera, eta amaiera iluna izan du. Montoyaren kontratua aurten amaitzen zen, eta, bi aldeak negoziazioak hasiak zirenean, gidariak erabakia aldatu zuen. Montoyak AEBetako NASCAR lasterketetara joango zela iragarri zuen joan den astean; adio Dennisen gutiziari.

Dirudienez, taldeak ez zion albistea publiko egiteko baimenik eman Montoyari; ez, behintzat, aurretik eurekin xehetasunak adostu aurretik. Pilotuak, baina, ez du hitz emandako hitza errespetatu, eta horren ondorio izan da erabateko haustura. Azken lasterketak -zazpi gelditzen dira, gaurkoa barne - ez korritzea adostu dute bi aldeek, baina oraindik ere Montoya McLarenen gidari da. Beraz, nahita ere, pilotuak ezingo luke beste inolako autorik gidatu, eta taldeak eskatuko balio, berriz ere McLarena hartu ahal izango luke.

ORDEZKOA AURKITZEKE. Montoyak zulo sakona utzi du 1 Formulan, bere emaitzegatik baino gehiago, bere irudi alaiarengatik. Gidari uzkur ugari dauden txapelketan, Montoya hiztun eta zintzoenetarikoa zen. Kolonbiarra kazetari askorentzat salbazioa zen, titulu deigarriak osatzeko. Baina hura betiko joan da 1 Formulatik, eta baita Alonsoren taldekide izateko gidarien zerrendatik ere. Izan ere, egunotan gidarien merkatua hankaz gora dago. Hein handi batean, txapeldunak urte hasieran aurreratutako aldaketarengatik, eta Michael Schumacherrek jarraituko duen ala ez erabakitzeke dagoelako.

Michelinek 1 Formula uztea erabaki mesedegarria da Ferrarirentzat, eta heldu den urtean talde are indartsuagoa izango du. Aldaketaren ondorioz, Raikkoneni Ferrarira joateko gogoa piztu zaio, baina Schumacherrek zer erabaki zain dago. Alemaniarra gustura ari da aurten, eta denboraldi bukaeran zer egin erabakitzen ari da. Ferrarin jarraituz gero, Raikkonenek Renaulten atea joko luke, baina han beste finlandiar bat -Heikki Kovalainen- gidatzeko irrikan dago, eta Flavio Briatorek eserleku bat ziurtatu dio hurrengo urterako. Beraz, ezin da baztertu Raikkonenek McLarenen jarraitzea, Alonsoren alboan.

Bien bitartean, McLarenek Pedro Martinez de la Rosarekin parte hartuko du hurrengo lasterketetan, urte amaierara arte iraungo duen jakin gabe. Ron Dennisek bi gidari gazte 1 Formulara eraman nahi ditu, baina poliki joan nahi dubere asmoan. Oraindik goizegi da Lewis Hamilton eta Garry Paffet britainiarrak deitzeko. Gainera, FIAk ez du onartzen talde bereanlau gidarik baino gehiagok korritzea, eta McLarenek oraingoz hiru hartuak dauzka aurtengo denboraldirako. Toki hori bete dezaketen gidarien zerrenda ez da oso luzea, eta bi hilabeteren buruan emango omen du McLarenek gidariaren berri. Tarte hori du De la Rosak aukera baliatzeko.

FERRARI LEHEN LERROAN. Michael Schumacherrek bere kirol ibilbideko 68. pole-a lortu zuen atzo Magny-Cours zirkuituan, Frantziako Sari Nagusian. Goizeko entrenamenduan autoak su hartu bazion ere, alemaniarrakausart ekin zion arratsaldeko saioari. Alboan Felipe Massa taldekidea izango du, eta atzean Fernando Alonso txapelduna, bi Toyota harrigarrien aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.