MOTOZIKLISMOA. Berdinketa haustea

Brasilgo Sari Nagusia jokatuko da gaur, Munduko Txapelketako zazpigarren lasterketa

jon ordonez garmendia
2004ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Munduko Motoziklismo Txapelketa hasierara itzuli da. Puntuetara berdinduta, Valentino Rossik (Yamaha) eta Sete Gibernauk (Honda) lidergoa jokatzen hasi behar dute berriro. Sei lasterketa jokatu dira jada. Lehenengoa eta azken hirurak italiarrarenak izan dira. Gainontzeko biak katalanarenak.

Bi gidari horiez gain inork ez du erakutsi txapelketa irabazteko dohainik. Espero izatekoa zen, baina Rossi, Yamaharekin, espero baino txapelketa hobea egiten ari da. Gaur txapelketako zazpigarren lasterketa korrituko da, Brasilen, eta datu guztien gainetik bat da aipagarriena. Azken sei urteetan Rossik irabazi du Brasilen: behin MotoGPn, hirutan 500 cc.-etan, behin 250 cc.-etan eta beste behin 125 cc.-etan.Lan askoko astea izan da hau. Igandean Herbehereetan traste guztiak jaso eta hiru egunetan Brasilen da txapelketa. Zirkuitua Rossirentzat egokia da. Mekanikaren gainetik, gidariaren trebezia nabarmentzen da Nelson Pique zirkuituan, eta hori erakutsi nahi du italiarrak urte honetan, Honda ez dela garaiezina. Rossirekin Yamaha M1 motoak asko hobetu du, eta Checa eta Melandrik ere nabari dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.