Motzean

2011ko otsailaren 25a
00:00
Entzun
Josean Fernandez 'Matxin'? Nire lehen aholkularia.

Ziklo-krosa? Nire bizitza.

Errepideko txirrindularitza? Bigarren aukera.

Busturia? Busturiar peto-petoa naiz, eta harro nago. Dena.

Igorre? Lasterketa berezia. Zor horixe geratu zait.

Ispaster? Etxeko proba, beti ondo egin izan dudana.

Belgika? Txirrindulari gisa hazten ikusi ninduen tokia.

Txirrindulari bat? Paul Herrijgers.

Paul Seco? Lortu dudan guztiaren benetako erruduna.

Paul Herrijgers? Anaiarekin batera, asko lagundu didana.

Julen Erauzkin? Kirol arloan eta arlo fisikoan, nire arrakasten erruduna.

Unai Yus? Lehia handia izan dudan aurkaria. Denetik izan dugu, baina kirol ibilbidea amaituta, harreman ona edukiko dugu.

Javier Ruiz de Larrinaga? Yusekin baino harreman handiagoa eduki dudan aurkaria.

Egoitz Murgoitio? Txirrindulari berezia. Txikitatik Paul eta biok ahal genuen guztia egin genuen laguntzeko. Lagun ona.

Garaipenik onena? Asteasun, 2003an, Erwin Verveckeni irabazi nionean.

Porrotik mingarriena? 2005ean, Busturian, Espainiako Txapelketan.

Ile orrazkerarik gustukoena? Kirol arloan beti saiatu izan naiz gailentzen, eta lasterketetatik kanpo ere saiatu naiz nabarmentzen. Hori bai, ni izanda, jendeak zer esango zuen edo zer ondorio izango zuen pentsatu gabe. Egindakoaz harro nago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.