Movistarrek irabazi du taldekako erlojupekoa Burgosko Itzulian

Katuxak lan bikaina egin du, eta orain Joaquim Rodriguezek 21 segundo kentzen dizkio Samuel Sanchezi

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
Movistar taldeak irabazi zuen atzo Burgosko Itzuliko (Espainia) taldekako erlojupekoa, Pradeluengo eta Belorado artean, eta hirugarren etaparen ondoren Joaquim Rodriguezek (Katuxa) jarraitzen du sailkapen nagusiko buruan. Movistar zen faborito, eta hamar segundoko aldea atera zion Katuxa bigarren sailkatuari. Joaquim Rodriguez izan zen taldekideen lana gehien eskertu zuena, Samuel Sanchezekiko (Euskaltel Euskadi) aldea 21 segundora zabaldu baitzuen. Euskaltel hamargarren izan zen. Sailkapen nagusiko lehen euskal herritarra David Lopez (Movistar) da, hirugarren, Rodriguezekiko zazpi segundora. Gaur 168 kilometroko etapa menditsua jokatuko dute.

Bestalde, Poloniako itzulian, Daniel Martinek (Highroad) seigarren etapa irabazi zuen atzo, eta bera jarri zen sailkapen nagusiko buruan. Bigarren Peter Sagan (Liquigas) aurreko liderra da, hiru segundora. Itzulia gaur amaituko da, Krakovian hasi eta bukatuko den 128 kilometroko etaparekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.