Eskubaloia

Multzo orekatua Anaitasunarentzat

Chambery (Frantzia), Ystads IF (Suedia) eta CSM Bukarest (Errumania) izango dira nafarren aurkariak EHF Kopako multzoen fasean.

jarraia117394.jpg
unai zubeldia
2015eko abenduaren 3a
11:54
Entzun

Gogor-gogorra bat, Chambery, Frantziakoa; neurrikoa bestea, Ystads IF, Suediakoa; eta azken multzoko balizko lau aurkarien artean samurrena azkena, CSM Bukarest, Errumaniakoa. Anaitasunari multzo orekatua egokitu zaio EHF Kopako multzoen fasean. Dinamo Bukarest eta Frisch Auf! saihestuta, hainbestean pozik egoteko moduan dira iruindarrak, baina gogotik lan egin beharko dute lehen bi sailkatuen artean sartu eta Europako lehiaketan aurrera egiteko.

Anaitasunak otsailaren 13an edo 14an jokatuko du lehen partida, etxean, SCM Bukaresten aurka; Suediara bidaia egingo du astebete geroago; eta Iruñean jokatuko du otsailaren 27an edo 28an, hirugarren jardunaldian, Chamberyren aurka; martxoaren 5ean edo 6an elkarren aurka ariko dira, berriz ere, bi talde horiek, baina Frantzian; martxoaren 19an edo 20an jokatuko dute nafarrek bosgarren jardunaldiko partida, Errumanian; eta, hasi bezala, etxean itxiko dute multzoen fasea, Ystads IFen aurkako partidarekin. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.