Munduko Kopako finalerdiak, erabakita
ERRUGBIA. Zelanda Berria-Australia eta Frantzia-Gales izango dira Munduko Kopako finalerdiak, eta bi neurketak datorren larunbatean jokatuko dira. Zelanda Berriak erakustaldia eman zuen herenegun Argentinaren aurka, eta aise irabazi zuen (33-10). Galesek gehiago sufritu behar izan zuen Hegoafrika egungo txapelduna mendean hartzeko (11-9).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu