SOKATIRA

Munduko sokatira txapelketan arituko da euskal selekzioa

Ameriketako Estatu Batuetan egingo dute txapelketa, eta euskal selekzioa 'Basque Country' izenpean lehiatuko da.

Gaztedi Laukizko taldeko ordezkari bat, ahalegin betean, goma gaineko Euskal Herriko txapelketako tiraldietan. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS
2014ko abuztuaren 26a
12:30
Entzun

Ostegun eta igande artean egingo dute munduko sokatira txapelketa, Wisconsinen (AEB). Uztailean, Euskal Herriko Herri Kirol Federazioa eskubide osoko kide gisa onartu zuten Nazioarteko Sokatira Federazioan, hamazazpi bozetatik aldeko hamahiru jasota. Horren ostean parte hartuko du euskal selekzioak munduko txapelketan.

Basque Country izenarekin lehiatuko dira, eta Hego Euskal Herriko sokatiralariak bakarrik eraman ahalko dituzte, Frantziak baduelako sokatira federazioa. Kanada, Italia, Hegoafrika, Suitza, Suedia, Ingalaterra, Irlanda, Txina, Belgika, AEBak, Letonia, Alemania, Israel, Herbehereak eta Nigeria izango ditu aurkari euskal selekzioak. Taldekako lehiaketan, Gaztedik, Goiherrik eta Mutrikuk parte hartuko dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.