SASKIBALOIA

Munduko txapelketarako inbertsioa euskal selekzioen ofizialtasunera bideratzeko eskatu du ESAITek

Jaurlaritzari galdegin dio ez dezala diruz lagundu "nortasun arrazoiengatik euskal kirola baztertzen duen elkarterik".

ESAITeko kideak. ARP
2013ko azaroaren 19a
18:39
Entzun

Euskal Selekzioen Aldeko Iritzi Taldeak agerraldi bat egin du gaur goizean, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzari mintzatu zaio, eskatzeko "benetan Euskal Herrian eta euskal selekzioen ofizialtasunaren eta oinarrizko kirolaren mesedetan" egin ditzala inbertsioak.

Galdegin dio ez ditzala diruz lagundu "nortasun arrazoiengatik euskal kirola baztertzen duten elkarteak", Espainiako Saskibaloi Elkarteari eta Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiari erreferentzia eginez. Horiek antolatuko dute 2014ko munduko saskibaloi txapelketa, eta Bilbon izango dira partidetako batzuk.

Egoitz Askasibar, Pedro Turrullas eta Martxel Toledok "ulertezina" iritzi diote Jaurlaritzak Espainiako federazioei diru laguntza emateari, eta gogorarazi dute hainbat euskal taldek ezin izan diotela mailari eutsi arazo ekonomikoak direla eta —Txingudi eta Euskaltel-Euskadi jarri ditu adibide gisa—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.