futbola

Muniainek jokatu ahal izango du gaurko derbia

Diziplina Batzordeak behin-behinean kendu egin dio zigorra. 22:00etan hasiko da Athletic-Reala.

2011ko apirilaren 23a
22:11
Entzun

Espainiako Kirol Diziplina Batzordeak gaur behin-behinean kendu egin dio Iker Muniain Athleticeko jokalariari zigorra eta, beraz, honek jokatu ahal izango du gauean Realaren kontrako derbian, San Mamesen (laSexta, 22.00).

Muniainek Lehen Mailako denboraldi honetako bere bosgarren txartel horia ikusi zuen lehengo domekan Iruñean, Osasunari 1-2ko gola sartu ostean, baina Athleticek helegitea sartu zuen. Lehiaketa eta Apelazio batzordeek ez zioten arrazoirik eman klubari, eta honek orduan Diziplina Batzordera jo zuen.

Athleticen Gorka Iraizoz, Xabi Castillo eta Ander Iturraspe ez dira ariko, txartelengatik. Raul Fernandez, Ibai Gomez eta Iñigo Ruiz de Galarreta dira Bilboko taldearen berritasunak deialdian. Realean, Ion Ansotegi eta Gorka Elustondo.

33. jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan. Athletic 5. dago, 48 punturekin. Reala 12., 38rekin.

Osasuna 20:00etan ariko da, Bartzelonan. 35 puntu dauzka Iruñeko taldeak, eta 16. dago. Bartzelona lider doa.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.