Murtzia baino askoz gehiago da Caja Laboral

San Emeterio etxean geratu da, gihar bikian harturiko kolpeagatik, eta zortzi jokalarirekin ariko da Baskonia

Andoni Urbistondo.
2011ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Caja Laboralek irabazi beharreko norgehiagoka dauka Murtzian (12:30, ETB1). Hango taldea baino askoz hobea da, eta sailkapenari erreparatu beste lanik ez, hori baieztatzeko. Hiru partida galdu dituzte gasteiztarrek, hamar jokatuta, eta alderantzizkoa da justu Murtziaren balantzea: hamar jokatu eta hiru bakarrik irabazi. Teoria eta praktika gauza ezberdinak izaten dira, zoritxarrez, eta Baskonia ezusteko txarrak ematen zaletu da azkenaldian.

Murtziak 60-85 galdu zuen azken norgehiagokan Obradoiro apalaren aurka, eta buruko indarrez jota dabil. Bi jokalari garrantzitsu faltan, gainera: Pedro Rivero joko antolatzailea eta Rob Kurz pibota, joan den sasoian Granadan sekulako denboraldia egin zuen estatubatuarra. Baskoniak ere azken orduan bat gutxiago izanen du Murtzian. San Emeteriok kolpe mingarria hartu zuen ezker bikian Atenasen, eta medikuek atsedena har dezala erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.