Tenisa

Nadal ere Australiako Irekiko finalera

Bost setetan irabazi dio Verdascori gaurko finalerdian. Federerren kontrako jokatuko du, etzi.

2009ko urtarrilaren 30a
15:13
Entzun
Rafael Nadalek lortu du Australiako Irekiko gizonezkoen finaleko beste txartela, gaur finalerdian Fernando Verdasco 6-7, 6-4, 7-6, 6-7 eta 6-4 mendean hartu ostean.

Nadalek Roger Federerren kontra jokatuko du, etzi. Azken horrek atzo lortu zuen finalerako sailkapena, 6-2, 7-5 eta 7-5 irabazita Andy Roddicki. Federer bera izan zen 2004, 2006 eta 2007ko irabazle Australian.

Emakumezkoen finala bihar izango da: Serena Williams-Dinara Safina. Aurrena atzo 6-3 eta 6-4 nagusitu zitzaion Elena Dementievari eta Safina 6-3 eta 7-6 Vera Zvonarevari. Williamsek hiru aldiz irabazi izan du txapelketa: 2003, 2005 eta 2007an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.