Tenisa

Nadal-Verdasco, Australiako Irekiko gizonezkoetako beste finalerdia

Emakumezkoetan Dementievak eta Serena Williamsek ere lortu dute finalaurrekoetarako txartela.

2009ko urtarrilaren 28a
14:13
Entzun
Rafael Nadalek eta Fernando Verdascok jokatuko dute Australiako Irekiko gizonezkoetako beste finalerdia. Nadalek gaur 6-2, 7-5 eta 7-5 irabazi dio Gilles Simoni eta Verdascok 7-6, 3-6, 6-3 eta 6-2

Jo Wilfried Tsongari.

Beste finalerdia zeinek jokatuko duten atzo erabaki zen: Andy Roddick-Roger Federer.

Emakumezkoetan Elena Dementievak eta Serena Williamsek ere finalerdietarako txartela lortu dute gaur. Dementievak Carla Suarez 6-2 eta 6-2 hartu du mendean eta Williamsek Svetlana Kuznetsova 5-7, 7-5 eta 6-1.

Beste finalerdia (atzo erabaki zen): Vera Zvonareva-Dinara Safina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.