«Lur harrotuan izan dudan denboraldirik onena izan da, agian, aurtengoa». Pausoka-pausoka historiako tenis jokalaririk onenen multzora gerturatzen ari da Rafa Nadal. 26 urterekin, zazpigarren aldiz irabazi zuen atzo Roland Garros torneoa. Atzo, astelehenarekin, finala igandean hasi bazen ere. Euriak agintzen du Parisko torneo sonatuan. Novak Djokovic munduko lehen zerrendaburua zeukan parean Balearretakoak, eta lau setetan menderatu zuen azkenean serbiarra (6-4, 6-3, 2-6 eta 7-5). 3.49 orduko partida izan zen.
Gizonezkoetan, orain arte beste inor lortu gabe zegoen Roland Garroseko zazpi garaikur —sei irabazi zituen Bjorn Borg suediarrak—. Emakumezkoetan, Chris Evert estatubatuarrak lortu zuen balentria hori.
Nadalek berretsi du lur harrotuan ez daukala aurkaririk
Roland Garroseko zazpi garaikur ditu jada; Novak Djokovici irabazi zion, eta bi egun iraun zuen finalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu