tenisa

Nadalek irabazi du AEBetako Irekia

6-4, 5-7, 6-4 eta 6-2 nagusitu zaio Djokovici. Lau Grand Slamak eskuratzen zazpigarren tenislaria da.

2010eko irailaren 14a
14:52
Entzun
Rafael Nadal (Balear Uharteak, Herrialde Katalanak; 24 urte) izan da AEBetako Irekiko irabazlea, bart Novak Djokovic 6-4, 5-7, 6-4 eta 6-2 mendean hartuta. Hala, gizonezkoetan lau Grand Slamak -Roland Garros, Wimbledon, Australia, AEB- eskuratzen zazpigarren tenislaria da. Don Budge, Andre Agassi, Rod Laver, Roy Emerson, Fred Perry eta Roger Federer dira beste seiak.

Igandean zen jokatzekoa AEBetako Irekiko finala, baina bart arte atzeratu zuten euriagatik.

Nadalek bere palmaresean, besteak beste, bost Roland Garros titulu ditu, bi Wimbledon, Australiako Ireki bat eta AEBetako Ireki bat. Aurten, Australiakoa salbu, Grand Slam zirkuituko beste hirurak irabazi ditu.

AEBetako Irekiko emakumezkoetako garaipena Kim Clijstersek lortu zuen, larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.