txirriNDULARITZA

Nafarroako Gobernuak ia milioi bat euro jarriko du Espainiako Vueltarako

Hilaren 16tik 19ra artean Iruñean, Vianan eta Lizarran zenbait ekitaldi antolatuko ditu. Iruñean hasiko da proba, abuztuaren 18an.

2012ko abuztuaren 6a
20:31
Entzun

Espainiako Vuelta Nafarroan hasiko dela-eta herrialdeko gobernuak ia milioi bat euroko gastua egingo du, Jesus Pejenaute Gizarte Politiketako kontseilariak gaur jakinarazi duenez. Hilaren 16tik 19ra arterako Iruñean, Vianan eta Lizarran zenbait ekitaldi antolatu ditu, eta haien kostua 990.000 eurokoa izango da.

Aurtengo eta datorren urteko aurrekontuetatik aterako du diru hori gobernuak. Pejenautek esan duenez, "ekarpen ekonomikoa bueltan" etorriko da herrialdera. "Vuelta hemen hastea onuragarria izango da nafar guztientzat. Nafarroaren izena Espainian eta proba jarraituko duten 150 nazioetan kokatzeko baliagarri izango da".

Iruñean hasiko da Vueltan, hilaren 18an, taldekako 16,5 kilometroko erlojupeko batekin. Saioa segitzeko zezen-plazan pantaila erraldoi bat paratuko du Nafarroako Gobernuak, eta La Oreja de Van Gogh musika taldearen kontzertua egongo da. Hamabost mila sarrera banatuko dituzte, doan.

Hilaren 19an lehen etapa korrituko da: Iruñea-Viana 181,4 kilometrokoa. Egun horietan Vianan eta Lizarran kirol jokoak, spining klaseak edota juniorren bi txirrindularitza proba izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.